lunes, 12 de diciembre de 2016

JOKUAK SORTZEN

Kaixo guztioi, gaur beste eguneko Scratch programarekin jarraituko dugu, baina gaurko honetan, nire klasekidea Iraia Alvarez eta biok sortu izan dugun jokua aurkeztuko dizuet.

Jokua "Scratch" programarekin egin dugu, aurreko post-ean azaldu nizuen programarekin, alegia. Sortzeko, jarraitu izan ditugu pausuak, eta gutxika-gutxika eraikitzen joan gara. Esan beharra dago, hasiera batean ez genuela ezer ulertzen eta pentsatzen genuela ez ginela gai izango horrelako joku bat sortzeko. Baina,denbora pasa ahala eta gero eta praktika gehiago hartuz, orduan eta errazagoa egin zaigu sorkuntza eta azkenean lortu izan dugu joku nahiko interesgarria egitea.



Jokura jolasteko hurrengo baldintzak bete behar dira:
  • Tximinoa ezin du ez bananak ez sagarrak ukitu.
  • Tximinoa ezin da bide urdinetik atera, ezin du kolore beltza ukitu.
  • Tximinoa fruituak edota kolore beltza ukitzean, partida gelditu egingo da, era berriro hasi beharko zarete.
  • Tximinoa, aurreko baldintzak betez, helmugara heldu behar da irabazteko.

Hona hemen linka, zuek jolastu ahal izateko, helmugara heltzen bazarete irabazleak izango zarete, eta esan behar da, ia inork ez dela heltzen! Sorte on eta animo!!!


ADI! Partida hasteko, bandera berderari eman beharko diezue eta tximinoa mugiarazteko, teklatuaren "ESPACIO" teklari eman beharko diozue, orduan tximinoa saguaren bidea jarraitu egingo du.

Eskerrik askoo!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario