jueves, 24 de noviembre de 2016

MINTEGIAK

Kaixo guztioi, gaur, izandako bi mintegiei buruz hitz egingo dizuet; gaurkoari buruz eta pasaden Urriaren 13an izandakoari buruz.
Mintegi hauek gradu amaierako lanari buruz izan dira, bibliografiari buruz konkretuki. Izan ere, lehenengo mintegian, dokumentuak eta aukeratutako gaiari buruzko informazioa bilatzeko hainbat leku esan zizkigun irakasleak. Hauen bitartez liburuak, aldizkariak eta dokumentuak eskuratu ditzakegu, eta gradu amaierako lanean sartu ahal ditugu, onartuak baitaude.















Gaurko bigarren mintegi hau, gradu amaierako lanari zuzenduta egon da ere, eta kasu honetan APA arauei buruz hitz egin digu irakasleak. "APA STYLE" gunea oso garrantzitsua izango da, bertan bibliografia modu egoki batean jartzeko azaltzen baitu.

Bukatzeko, esan dezaket gauza hauek oso gomendagarriak dira, nik bezala datorren urtean gradu amaierako lana badaukazue ere batez ere. Hori dela eta, interesatzen bazaizue, zoazte eta botaiezue begirada bat!
Laster arte, eskerrik asko!


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada