sábado, 15 de octubre de 2016

MOOC 1 "NUEVOS DESARROLLOS EN LA TECNOLOGIA Y APRENDIZAJE"

Kaixo guztioi, gaur MOOC-aren lehenengo atala egingo dugu, "Nuevos desarrollos en tecnologia y aprendizaje" deitzen dena.



Lehenengo moduluan, hezkuntza teknologiaren kontzeptu garrantzitsuenak landuko dira, web 2. abiapuntutzat hartuz. Horrez gain, e-learning-ari buruz arituko gara, zer nolako planteamendu pedagogikoak egin daitezkeen jakiteko.


Azkenengo urteetan, internet asko aldatu egin da. Gaur egun mugikorrak ordenagailuari lekua kendu diote , hezkuntza teknologia ulertzeko bi modu sortuz. 
E-learning internet-aren bidez ikastean datza, teknologia eta online-ikasketak garrantzitsuak diren bi kontzeptu dira. Gaur egun, ikasleek ez dute liburuarekin bakarrik ikasten; askok internetean dauden "foro" "moodle" edota plataforma ezberdinen bidez ikasten dute. Izan ere, askotan etxerako lanak plataforma horietataik jartzen dituzte edota  azterketaren bat errepasatzeko ariketak jartzen dituzte.

Mooc-aren lehenengo atal honetan, e-aktibitate batzuk sortu eta prestatu beharko digutu, zeintzuen bidez ikasleek ikasi dezaketen, internet eta teknologia berriak erabiliz.
Horretarako, gai bat aukeratu behar dugu, eta bertatik ariketa dinamik berritzaile bat sortu beharko dugu. Gai horretik abitatuz, helburu batzuk zehaztu beharko dira, zeintzuek ostean proposatuko diren ariketen bidez lortu daitezkeen.
Ondoren, pedagogia gurpilean oinarrituz, ariketetan aktibatuko diren akzioak zehaztuko dira eta ariketa horietan zeintzuk erreminta erabiliko diren aipatuko dira.
Hori bete ostean, erabiliko den metodologia azaldu eta ikasleek egingo dituzten hiru ariketak adieraziko dira. Eta, bukatzeko, ariketa horien ebaluazioa zehaztu egingo da, non helburuak lortu diren ala ez azaldu beharko den.

Hona hemen nire proiektua:





Mooc-aren lehenengo proiektu hau nahiko interesgarria iruditu zait. Gure etorkizunean, irakaskuntza munduan, teknologia nabarian egongo den kontzeptua izango da, ikasleek teknologiarekin ikasi egingo dute, eta berazm guk irakasleok horren inguruan jakintza handia izan beharko dugu, haiei irakatsi ahal izateko. Hori dela eta, horrelako ariketa eraginkorrak iruditzen zaizkit, bai irakasle bezala, zein unibertsitateko ikasle bezala.
Espero dut zuen interesekoa izatea, eta laster arte!
Eskerrik asko!


No hay comentarios:

Publicar un comentario