domingo, 30 de octubre de 2016

MOOC 4 "DISEÑO DE ENTORNOS VIRTUALES DE APRENDIZAJE"

kaixo guztioi, gaur MOOC kurtsoko laugarren moduluarekin gatoz, "Diseño de entornos virtuales de aprendizaje" izena daukana. 
Naiz eta ikaskuntza ere irakaskuntza ulertzeko modu ezberdinak dauden, bata bestearen eskutik helduta doa, elkarren arteko laguntza emanez. Hona hemen azaltzen duen bideo bat:



Planifikazio didaktiko baten alderdiak ikasketa ingurune birtual bat diseinatzerako momentuan ezinbestekoak dira, hala nola: helburuak, edukiak, metodologia, etab. Elementu hauen presentzia eta indarra formakuntzaren emaitza baldintzatzen du.



Ikasketa ingurune birtualek adierazpen informala eskeintzen dute, ezagutza hau eremu digital ezberdinetan jasotzeko aukera sustatuz. 



Ikasketa birtual bat diseinatzerako orduan hainbat aspektu kontuan hartu behar dira: helburuak, edukiak, plataforma, gailuak, herramientak, metodologia, etab. 



Ikasketa birtualak aukera paregabea ematen die ikasleei proiektu berriak sortzeko. Horrez gain, mundu berri honetan murgiltzeak, esperientzia berri eta politak bizitzea dakar, eta aldi berean, ikasleen motibazioa eta sormearen garapena ematen da. Nire ustez, plataforma eta ikasleta hauen sormena, hezkuntza arloan, oso aurrerapen positiboa izan da, bai ikasleentzako zein irakaskuntzarako. 
Izan ere, moldeak apurtzea, gauzak berriztea eta aldatzea ikaskuntzan eman beharreko pausua da. Horrek ikasleen sormena, nortasuna, ziurtasuna, sozializazioa, etab garatu dezake, haien prozesua hobetuz. Hori dela eta, ikasketa birtual berri hauen alde nago, aspektu positibo asko eskeintzen dituztelako ikaskuntza alorrean.

Espero dut zuen interesekoa izatea, laster berriro ikusiko gara!

Eskerrik asko!

viernes, 28 de octubre de 2016

QR-AK SORTZEN

Kaixo guztioi, gaur QR-ak nola sortzen diren azalduko dizuet, oso erreza den prozesua eta erabilgarritasun handia daukana.

Aste honetan, errealitate areagotua lantzen gaude, eta irakasleak erakutsi egin digu nola egiten diren errealitate areagotuarekin zerikusi zuzena daukaten QR-ak. Izan ere, kodigo hauek eramaten zaituzte nahi duzun tokira, oso modu azkar batean. QR bat sortzeko, irakasleak erakutsi egin digun orrialdea QR Code Generator da, non nahi duzun kodigo mota sortu dezakezun. Bertan, egi beharreko gauza bakarra da eraman nahi duzun orrialdearen link-a hartu eta bertan itsatsi.

Hala ere, bideo honen bidez, QR-aren istorioa aurkeztuko dizuet eta horrez gain, nola sortzen diren ere azalduko dizuet. Espero dut zuen interesekoa izatea eta asko ikastea, nik ikasi dudan bezala!


Mila esker, eta laster arte!

martes, 25 de octubre de 2016

MOOC 3 "UNA MIRADA DESDE EL PUNTO DE VISTA DEL QUE APRENDE EN LA RED"

Kaizo guztioi, gaur MOOC kurtsoko hirugarren moduluarekin gatoz, "Una mirada desde el punto de vista del que aprende en la red" deitzen dena. Modulu honetan ikasten hari den petsonan oinarrituko gara, nola, non eta zer ikasten duen ikertuz eta Ikasteko Ingurune Pertsonalak (IIP)(PLE) kontzeptuaren gaineran arituz. 

PLE-ren inguruan aritzen hasiko dugu. Horretarako, kontzeptu honen jatorria jakitea ezinbestekoa izango da, ondorengo bi galderei garrantzie emanez: 
  • Noiz sortu ziren PLE-ak?
  • Norentzat sortu ziren PLE-ak?

Horretarako, hurrengo bideoak aurkezten dizkizuet, non PLE-en definizioaz eta jatorriaz hitz egiten den:




Horrez gain, aipatu behar da PLE-ak abantailak eta desabantailak dituela. Desabantaila edo muga hauek esfortsuarekin gainditu daitezke, beti ere esfortsuarekin. 




Gure PLE-a eraikitzeko, jarudera eta trebezia ezberdinak jartzen ditugu, hau da, PLE-a sortzeko beraien artean lotura zuzena duten jarduera ezbedinak egin behar dira. Atwellek (2007) adierazi zuen PLE-a eraikitzeko hiru trebetasun erabiltzen ditugula; informatzea, gogoeta egitea eta elkar trukatzea. 





Nolakoa da PLE- eraikitzen duen ikaslea? eta, bere irakaslea zer egin behar du bide horretan ikaslea laguntzeko?




MOOC-eko hirugarren modulu honekin bukatzeko, eta laburbilduz, PLE siglak, lehen aipatu ditudan IIP siglak hain zuzen ere, Ikasteko Ingurune Pertsonala esan nahi dute. PLE-ak, ikuspuntu didaktiko eta teknologikotik enfokatzen diren inguruneak dira, gaur egun oso ezagunak izatera heldu direnak Web 2.0 eta sare sozialak direla medio, haiek pertsona gehienen eskuetan baitaude. 

PLE-ak ikasleei gaitasun teknologiko handia eskatzen die, jakinduria kolektiboa eta ikaskuntza prozesuan autonomia bultzatuz. Hori dela eta, ezinbestekoa da ikasleek hurrengo pausuak jarraitzea: informatzea, gogoeta egitea eta erlazioak sortzea. Horrela, sare sozialen bidez jakintza elkarbanatu dezakete eta pertsona esanguratsuak izan.

Espero dut zuen interesekoa izatea, nire kasuan bezala, ingurune berri honen bidez (PLE) asko ikasi izana eta etorkizunean erabilgarria suertatzea. Laster egongo gara!
Eskerrik asko!


sábado, 22 de octubre de 2016

RUEDA DE LA PEDAGOGIA

Hola de nuevo a todos, hoy me dirijo a vosotros en castellano, puesto que voy a tratar un tema que me parece de un gran interés e importancia para la educación, tanto presente como futura. Y, como puede que haya alguno de vosotros que no sepa lo suficiente euskera como para entenderlo, he decidido que el post de hoy lo voy a hacer en castellano.

Hoy hablaremos sobre la rueda de la pedagogía, la cual está dentro de los modelos de la "Taxonomía de Bloom". La creación de esta rueda ha sido motivo de una adaptación digital que obedece a las demandas que hay hoy en día en la sociedad del conocimiento, cuya evolución ha ido mas haya de los avances tecnológicos.  Mediante esta rueda lo que se quiere conseguir es que cada persona se inserte en la sociedad de hoy en día como un ser competente socio-funcional. 



Este modelo atiende a las nuevas características del aprendizaje que aparecen a medida que las TIC (Tecnologías de la Información y las Comunicaciones) avanzan y se hacen cada vez más útiles en los diferentes niveles educativos.  A través de el uso de estas herramientas tecnológicas se fomenta la autonomía y la auto-decisión dentro y fuera del aula.

Es la calidad de la acción y del proceso lo que define los niveles de aprendizaje y no la acción ni el proceso por si mismos. Es decir, no se está focalizando en las TIC, sino en el uso de éstas para desarrollar las habilidades de pensamiento, capacidades afectivas, incluso, psicomotoras de nuestros estudiantes.

A continuación, os presento dos vídeos donde se explica bien en que consiste y como se interpreta esta rueda de la pedagogía; recalcar que uno de ellos esta expuesto por nuestro profesor, el maestro Carlos Castaño, profesor de la Universidad de Magisterio de Bilbao.




Espero que os guste y os interese tanto como a mi, y dentro de poco nos volvemos a ver!
Muchas gracias!


martes, 18 de octubre de 2016

MOOC 2 "UNA MIRADA DESDE EL PUNTO DE VISTA DEL DOCENTE"

Kaixo guztioi, gaur MOOC-aren bigarren ariketari ekingo diogu "Una mirada desde el punto de vista del docente"  izena daukana. Atal honetan, MOOC kurtsoei buruz hitz egingo dugu, hain garrantzitsuak bihurtu direnak gaur egun ikaskuntza arloan. 
Hasteko, MOOC ulertzeko, hona hemen definizioaren bideo bat eskeintzen dizuet:




MOOC kurtsoak, mota askotakoak izan daitezke: cMOOC, xMOOC eta MOOC hibridoa. Hona hemen azaltzen duen bideoa:




Gaur egun, MOOC kurtsoak munduan zehar erabilpen oos handia dauka, urteekin hazkundea izan duena, alegia. 



MOOc-aren inguruan, ikerketa asko egin dira, honen hazkundearen zergatia ulertzeko, hain zuzen ere.


2008. urtean, lehenengo MOOC kurtsoa eman zen, Kanadako Manitova Unibertsitatean. Kurtso hauek, jakintza holistikoa bultzatzen dute eta konektibitatean oinarrituta daude, ikus-entzunezko materialez lagundutako jarduera semipresentzialen bidez lagundutak, hau da, "Flipped clasroom". 

MOOC plataformei dagokienez, "Coursera"erabiliena da. Hala ere, gure kasuan, "Miriadax" izeneko plataforma erabiltzen dugu gure MOOC kurtsoa egiteko. Miriadax plataforma gazteleraz eta portugeses dauden ikastaroak eskeintzen ditu, euskera aukera hauetan sartzen ez dena. 

Gaur egungo MOOC-ei buruzko ikerketetan diseinu pedagogikoa, emaitza akademikoa eta sare efektua garrantzi gehien dituzten gaiak dira. Gero eta kurtso MOOC gehiago sabaltzen hari dira, Espainiako kasuan, unibertsitate askotan zehar, gero eta ikasle gehiago izena ematen dute eta mota honetako ikastaroak betetzen dituzte.

Nire usteetan, kurtso hauek oso dinakoak izanda, ikasleon jakinmina pizten du, eta horrek gure motibazioa handitzen du. Hala ere, esan beharra dago, kurtso hauek batzuetan ez direla seriotzat hartzen, ez dutenez irakasleek puntuatzen ezta nota bat jartzen, ez dugu ikastaroa seriotzat hartzen eta ez dugu ahal dugun guztia ematen. Hori dela eta, askotan gendeak ez du interesa ipintzen MOOC kurtsoetan, nire ustez, ikastaro hauen ospea hain baxua izatearen arrazoi nagusia dena.

MOOC ikastaro honetako bigarren moduluari bukaera emateko, ariketa bat egin dugu: MOOC kurtsoak eskeintzen dituzten plataforma guztietatik hiru gutxienez aurkitu eta bertako hiru ikastaro aukeratu, non MOOC-aren motak ezberdinak izan behar diren.

Hona hemen nik egindako lana, espero dut zuen interesekoa izatea:


Honekin, bigarren modulu honi bukaera emango diegu, espero dut zuen interesekoa izatea eta laster ikusiko gara berriro.

Eskerrik asko!

sábado, 15 de octubre de 2016

MOOC 1 "NUEVOS DESARROLLOS EN LA TECNOLOGIA Y APRENDIZAJE"

Kaixo guztioi, gaur MOOC-aren lehenengo atala egingo dugu, "Nuevos desarrollos en tecnologia y aprendizaje" deitzen dena.



Lehenengo moduluan, hezkuntza teknologiaren kontzeptu garrantzitsuenak landuko dira, web 2. abiapuntutzat hartuz. Horrez gain, e-learning-ari buruz arituko gara, zer nolako planteamendu pedagogikoak egin daitezkeen jakiteko.


Azkenengo urteetan, internet asko aldatu egin da. Gaur egun mugikorrak ordenagailuari lekua kendu diote , hezkuntza teknologia ulertzeko bi modu sortuz. 
E-learning internet-aren bidez ikastean datza, teknologia eta online-ikasketak garrantzitsuak diren bi kontzeptu dira. Gaur egun, ikasleek ez dute liburuarekin bakarrik ikasten; askok internetean dauden "foro" "moodle" edota plataforma ezberdinen bidez ikasten dute. Izan ere, askotan etxerako lanak plataforma horietataik jartzen dituzte edota  azterketaren bat errepasatzeko ariketak jartzen dituzte.

Mooc-aren lehenengo atal honetan, e-aktibitate batzuk sortu eta prestatu beharko digutu, zeintzuen bidez ikasleek ikasi dezaketen, internet eta teknologia berriak erabiliz.
Horretarako, gai bat aukeratu behar dugu, eta bertatik ariketa dinamik berritzaile bat sortu beharko dugu. Gai horretik abitatuz, helburu batzuk zehaztu beharko dira, zeintzuek ostean proposatuko diren ariketen bidez lortu daitezkeen.
Ondoren, pedagogia gurpilean oinarrituz, ariketetan aktibatuko diren akzioak zehaztuko dira eta ariketa horietan zeintzuk erreminta erabiliko diren aipatuko dira.
Hori bete ostean, erabiliko den metodologia azaldu eta ikasleek egingo dituzten hiru ariketak adieraziko dira. Eta, bukatzeko, ariketa horien ebaluazioa zehaztu egingo da, non helburuak lortu diren ala ez azaldu beharko den.

Hona hemen nire proiektua:





Mooc-aren lehenengo proiektu hau nahiko interesgarria iruditu zait. Gure etorkizunean, irakaskuntza munduan, teknologia nabarian egongo den kontzeptua izango da, ikasleek teknologiarekin ikasi egingo dute, eta berazm guk irakasleok horren inguruan jakintza handia izan beharko dugu, haiei irakatsi ahal izateko. Hori dela eta, horrelako ariketa eraginkorrak iruditzen zaizkit, bai irakasle bezala, zein unibertsitateko ikasle bezala.
Espero dut zuen interesekoa izatea, eta laster arte!
Eskerrik asko!


lunes, 10 de octubre de 2016

MOOC-AREN HASIERA

Kaixo guztioi berriro, gaur MOOC-ari buruz hitz egingo dizuet.

MOOC-a (Massive Online Open Course), mugarik gabe pertsona guztiei zuzentzen zaion online ikastaroak dira. gaur egun gero eta pertsona gehiagok dira MOOC kurtsoak egiten dituztenak; presentzialak ez direnez, oso erotasun handia eskeintzen dute. Horrez gain, dohainik izatea ere, oso erakargarria da.
MOOC ikastaroak eskeintzen dituen plataforma garrantzitsuenak hurrengoak dira: EdX, Coursera, Udacity eta Udemy dira. 
Gure kasuan, erabili izango dugun plataforma "MiriadaX" da; non gure MOOK ikataroa egingo dugun. Ikastaroa "Nuevos escenarios de aprendizaje digital" deitzen da, eta gazteleraz egiten da.
Hona hemen gure ikastaroaren azalpena, Carlos Castaño irakasleak egiten duena:






"Nuevos escenarios de aprendizaje digital" ikastaroa ikasteko hainbat aukera eskeintzen dizkizu, hona hemen garrantzitsuena: teknologia eta interenetaren garapenaren ondorioz ireki diren hezkuntza eremu berriak arakatzea.
Ikstaroaren hasieran kurtso online, e-learning eta blaming kurtsoen azalpena orokorra egongo da, abiapuntu bezala. Ondoren, teknologia berrietan oinarritutako hezkuntza prozesua landuko da, irakaleen ikuspuntutik. Eta ikastaroa amaitzeko, irakaskuntza eremu berrien esperientziak ikertueta aurkeztuko dira.
Beraz, MOOC berriarekin hasiko gara haste honetan, espero dut zuen interesekoa izatea eta laister berri gehiago izango dituzue.
Eskerrik asko!


domingo, 9 de octubre de 2016

CINTE 16 KONGRESUA

Kaixo guztioi berriro ere! 
Gaur hitz egingo dugu CINTE16 kongresuari buruz, pasaden astean izan genuena, alegia.


CINTE16 kongresua gure fakultatean, EHU Bilboko Magisteritza Unibertsitatean egin zen. Bertan, irakaskuntza-ikaskuntza eta ikerketa alorreta  ematen ari diren hezkuntza-teknologiaren aurrerabideei buruzko hitzaldi batzuk entzun izan ditugu. Hona hemen, kongresuan sartzen dizuen bideoa:


Kongresuan landu diren gai zerrenda hurrengoa izango litzateke:
-Errealitate areagotua
-Mugikortasunaren ikaskuntza
-Onli-hezkutnzaren garapen berriak unibertsitatean
-Hezkuntza inklusioaren tekologia
-Ikaskuntza digitalean bururatutako esperientzia metodologikoak
-Hezkuntza-sofwarearen garapena

Kongresuari buruz esan behar dut oso eraginkorrak iruditu zaizkidala entzun genituen hitzaldiak. Izan ere, oso gai gaurkotuak izan ziren, irakaskuntza prozesuan garrantzi handia dutenak eta gure etorkizunerako interesgarriak direnak.

Ondoren, hizlarien argazki batzuk adieraziko ditut:





Kongresuaren hitzaldi hauek uste nuen baino interesgarriagoak izan ziren. Nahiz eta luzeak izan, oso dinamikoak izan ziren, batez ere power-point baten bidez azaltzen zutenean, gure atentzioa hobeto deitzen baizuten. Hori dela eta, urtero egiten den kongresua izanda, gomendatzen dizuet urteren baten aukera baduzue, joateko, ez zarete damutuko.
Eskerrik asko eta laster arte!


sábado, 8 de octubre de 2016

ONGI ETORRI BERRIRO

Kaixo denoi! Ongietorria ematen dizuet berriro ere nire Bloggera

Aurten, naiz eta Bloggaren izena berdina izan, Irakaskuntza digitalerako egoera pedagogiko berrietan oinarrituko naiz. Izan ere, gaur egun teknologia berriak gero eta garrantzi handiagoa hartu dute gizartean. Irakaskuntzari dagokionez, gero eta plataforma digital berri gehiago sortzen hari dira ikasleek erabil dezaten eta haien prozesu kognitiboa zein ikaskuntza prozesua garatzen jarraitzeko. Blog honetan, teknologiaren inguruan hainbat gauza kontatuko ditut, beti nire iritziarekin batera. 

Material eta informazio interesgarria igotzen sahiatuko naiz eta espero dut zuen gustokoa izatea.
Aste honetan, gogor hasiko gara; MOOC plataformari hasiera emango diogu eta CINTE16 kongresura joango gara.
Laster ikusiko gara!