viernes, 5 de diciembre de 2014

BIGARREN MODULO ASTEA!

Gaur bigarren modulo astea izan dugu. Team aste honetan talde bakoitzak lanak bukatzen egon gara, Abenduaren azkenengo astean entregatu behar baitugu guztiak.
Guk, modulo lanaren bideoa grabatzeko erabili dugu aste hau; bertan Portugaletera joan gara eta ibilbide turistiko bat egin dugu. Ohiturak, eraikinak eta abesti ezagunenak eta garrantzitsuenak lantzen egon gara.

Gure bideoan, batzuk ikasle papera egin dugu eta taldekide bik irakasle papera egin dugu. Helburua ikasleek portugaleteko kultura ondareak ezagutzea izan da. Horretarako, irakasleek eraikin, abesti zein ohituren ezaugarriak eta historioa azaldu die eta txango baten bidez portugalete herria hobeto ezagutu dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario