jueves, 18 de diciembre de 2014

AGUR ETA ESKERRIK ASKO!

Beno lagunok, agur esateko ordua heldu da! Denbora guzti honetan ikasi ditudan gauzak izugarriak izan dira eta oso gustora sentitu naiz. Baina sentimendu hau ez dut hasieratik izan...

Bloggari sortzeari dagokionez, hasieran ideia ona iruditzen zitzaidan baina oso gauza zaila blog bat kudeatzea. Inoiz egin ez nuen gauza zenez, ez zitzaizkidan sentsazio positiboak ematen. Baina, kilikatiken trasteatzen egon eta gero, eta blogaren funtzionamendua ikasten joan ahala, oso gustora sentitu naiz horrelako plataforma bat egiten. 

"Hasi and Ikasi" blog honetan ikusi ditzazkezue hainbat eremu, hala nola; teoria klaseak, praktika klaseak, hausnarketak, eginbeharrekoak, bitxikeriak..... Eremu bakoitzean informazio eta dokumentu ezberdinak daude. "Teoria saioak" atalean ostgunetan, teorioa klaseetan eman ditugun gauza garrantzitsu eta interesgarriei buruzko hausnarketak aurkitu ditzakezue. "Praktika saioak" atalean berriz, ostegun eta ostiraleko praktika klaseetan egindako ariketa, zein ekintzen ondorio edo hausnarketa pertsonalak zein taldekoak adierazi dizkizuet. "Eginbeharrekoak" atalean, lauhilabete honetan landutako ariketak sartu ditut. "Hausnarketak" atalean, blogean egindako sarrera guztiak ageri da, guztiak nire hitzekin eta esperientzietatik habiatuta egin baititut, nire hausnarketa pertsonalak direlako. Eta bukatzeko, "bitxikeriak" atalean, gizartean eta nire bizitzan gertaturiko gauza interesgarri eta deigarriak adierazi ditut, hala nola; LOMCE greba, umearen eguna, modulo asteak, generoaren aurkako eguna, magisteritza eskolan egondako graduazioa, hezkuntzari buruzko bideo garrantzitsuak, etab. Hauek guztiak, zuen interesa piztu izatea espero dut, nirea behintzat piztu baitute.

Laburbilduz, esan dezaket, hasieran espero nuena baino askoz gehiago ikasi egin dudala, eta oso harro nagoela egin dudan lanarekin; bai teknografia sortu, bai blogga sortu, bai sites-a sortu. Lan-taldean jardutea asko lagundu dit prozesu hau aurrera eramaten eta gauzatzera. Izan ere, praktika klaseetan landu egin ditugun baliabideak izugarrizko material interesgarria iruditu zait, etorkizunean erabilgarria izango zaidana, hala nola: slideshare, powtoon, ISSU, Scoop it...


Besterik gabe, eskerrak eman nahi dizuet nire bloga zuekin partekatzu ahal izateagatik, esperientzia oso polita izan baita! Beste hurrengo batera arte!!!!!! Agur lagunok!!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario