lunes, 3 de noviembre de 2014

MODULO ASTEA!

Kaixo!!! hemendik gaude berriro!!
Aste honetan TEAM astea daukagu. Team astean modulu lana egiten dugu, modulu lana taldeka egiten dugun proiektu bat da. Proiektu hau gai bati buruz doa, eta lauhilabete osoa uzten digute egiteko. Modulo lan hau kultura ondareari buruz doa, bertan, kultura ondarea zer den eta nola eragiten duen gizartean azaldu behar dugu, eta horrez gain, aukeratu behar dugu herri bat, eta bertan bideo bat grabatu beharko dugu, herri horretako kultura ondareak erakutsiz eta horiei buruzko informazioa emanez. 
Modulo lan hau, egin ditugun beste biekin konparatuz desberdina da, honako hau praktikoagoa da, ez dugu hainbat teoria sartu behar eta bideo bat sortu behar dugu.
Bideoa egiteko irakasgai honekin lagundu dezakegun Movie Maker programarekin egingo dugu.
Guk, modulu lan honetan, Portugaleten oinarituko gara, eta bertako kultura ondarei buruz hitz egingo dugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario